Hainbat ekitaldi Liburuaren Egunaren kari

ttipi-ttapa 2007ko api. 20a, 18:57

Bera eta Lesakako liburutegiek ipuin kontaketak eta liburu aurkezpenak antolatu dituzte

Astelehenean ospatzen den Liburuaren Egunaren kari Bera eta Lesakako liburutegiek ekitaldiak antolatu dituzte.Lesakan hitz ordu bakarra izanen da, eta liburuaren egunean bertan izanen da, hau da astelehenean. Arratsaldeko 18:00etatik aitzinera Ipuin musikatuak entzuteko aukera izanen da liburutegian bertan.

Beran berriz, 3 ekitaldi prestatu dituzte, asteartean bat eta bertze biak Ortziralean. Lehenean, arratsaldeko 19:00etan. Joxan Oizek “Beñat Dardo liburua aurkeztuko du. Ortzirale arratsaldeko 18:00etan berriz Eztitxu Mentaberrik ipuinak kontatuko ditu haurrentzat, eta ordu eta erdi beranduago Maria Agirre Arratsalde erotikoa liburua aurkeztuko du. Hiru ekitaldiak liburutegian iraganen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun