Agenda 21eko iraunkortasunaren plana aurkeztuko dute ortzegunean

ttipi-ttapa 2007ko mar. 27a, 17:27

Orain arte egindako bileran oinarrituz hartu beharreko neurriak aipatuko dituzte

Agenda 21eko iraunkortasunaren aldeko Bortzirietako plana aurkeztuko dute heldu den ortzegunean Lesakako Herriko Etxeko batzar aretoan arratsaldeko 19:00etan. Urte eta erdiz bilerak egiten ibili ondotik herritar eta eragile ekonomiko, sozial eta politikoekin, Bortzirietako Agenda 21eko Terra-Prometea taldeko teknikariek iraunkortasunari ekiditeko plana idazten iragan dituzte azken hilabeteak, eta heldu diren urteetan ingurumen, sozial, ekonomi eta lurralde antolaketan segitu beharreko norabideak edo hartu beharreko neurriak bildu dituzte txosten batean. Azken hunen plazaratzeko, ortzeguneko, hitz ordua paratu dute Lesakako Udaletxean. Bilera horrekin, Bortzirietako balantzea egitearen helburua zuen, Agenda 21eko lehen fasea bukatutzat emanen da. Hemendik aitzinera, aipatuko diren erabaki eta proiektuen gauzatzea izanen da Agenda 21eko egin beharra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun