Gure Txokoak 3-2 irabazi zuen Bortzirietako derbia

ttipi-ttapa 2007ko mar. 13a, 11:58
ttipi-ttapa

Denboraldiko lehen itzulian lesakarrak 4-1 nagusitu ziren

Gure Txokoak 3-2 irabazi zion Matzadan Beti Gazteri. Bortzirietako denboraldiko lehen derbian lesakarrak 4 -1 nagusitu baziren, otsailaren 24an beratarrek ezustekoa eman eta garaipeneko hiru puntuak eskuratu zituzten.

Partidu hasieran, bi aldeetan, joko kaskarra ikusi zen, baina aukera hoberenak eta balioaren jabetza etxekoena izan zen. Halere, noizbehinka lesakarrek arriskua sortu zuten. 25.minutuan Iban Santestebanek ederki aprobetxatu zuen area barruan zegoen baloia huts eta batekoa egiteko. Markagailuan gibeletik baziren ere, Gure Txokoakoek ez zuten etsi, erritmo onarekin segitu zuten. Lehen zatiko azken minutuan. Iñaki Zelaieta eta honek baloia sarera bidali zuen banakoa eginez. Bigarren zatia lehenaren antzera hasi zen, beratarrak ziren nagusi. 25. minutuan egindako presioak bigarrenez ordaina izan zuen. Eduardo Etxebestek buruz bi eta batekoa egin zuen. Lau minutura, Txomin Elgorriaga hiru eta batekoa.

Orduan ailegatu zen Beti Gazteren erreakzioa. Bigarren zatiko 33.mintuan bigarren gola egin zuen, Beñat Saralegik. Azkenean garaipena Gure txokoarentzat.

Egun berean, baina goizez, Gure Txokoa eta Beti Gazteko beteranoen partida jokatu zen eta lesakarrak gailendu ziren, 0-2. Unai Etxepare Beti Gazteko jokalari zendua gogoan oroigarria eman zieten lagun eta familiari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun