Composites Gurea enpresako langileek berriz ere lanean

Xan Harriague 2006ko urr. 26a, 18:58

Bi asteko grebaren ondotik soldata %10a igotzea lortu dute

Composites Gurea enpresako langileak bi astez greban egon ondotik, urriaren 23an lanera itzuli ziren enpresako zuzendaritzarekin hasierako hitzarmen batera ailegatu eta. Guztira grebak 12 egun iraun ditu. Hasiera batean 2 eta 3 eguneko greba mugatuak egin zituzten baina zuzendaritzak kasu handirik ez ziela egiten greba mugagabea hasi zuten urriaren 16an enpresarako konbenio propioa lortzeko asmoarekin. Greba mugagabea astelehenean hasi eta ondoko ortziralean enpresa komiteko delegatuak, 3 ELAkoak eta 2 LABekoak, zuzendaritzarekin bildu ziren krisiari irtenbidea emateko. Bilera horretan soldata %10a igotzea eta bi lan talde sortzea erabaki zuten, talde bat lan arriskuen prebentzioa hobetzeko eta bestea lanbide-kategoriak eta lansariak berrikusteko.

Composites Gurea Beran dagoen kanpoko taulak eta parket flotatzaileak egiten dituen enpresa da. Bilboko Gugemhein eta Errioxa arabarraren Marques de Riscal museoan ikus daitezke enpresa horretan egindako tronadurak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun