Asier Apezetxea goian

Nerea ALTZURI 2006ko uzt. 18a, 13:49

Euskal Herri mailako bi txapelketetan goi-goian dabil

Mendi bizikletaren mundua ongi baino hobekiago ezagutzen du Asier Apezetxeak. Ezaguna da Asier kirol modalitate horretan eta bere kategorian lehen ere bere garaipenen berri eman dugu herriko kronikaren atal honetan. 26 urteko gaztea ez dabil makal. Euskadiko Opena eta “vasco-navarro” delako zirkuituan dabil joan den martxoaz geroztik. Lehenengo txapelketan sailkapen orokorrean bigarren postuan doa eta bigarren lehiaketan lidergoa berea da. Emaitza ezin hobeak dudari gabe! Lantegiko lana eta mendi bizikletarako zaletasuna uztartuz, astebururo hitzorduak ditu Asierrek. Bi txapelketa horietarako entrenamenduez gain, mediku batek ere zaintzen du. Gustora ari da Iruñeko taldearekin. Burubelarri lanean segitu beharko du, iraila bitarte irauten baitu Euskadiko Openak. Hala ere, abuztuan atseden hartzeko astia izanen duela dio berak. Joan den igandean Euskadiko Txapelketa korritu zuen, Openerako puntuagarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun