Igantziarrak «Quebrantahuesos» txirrindula proba gogorrera

Oskar TXOPERENA 2006ko uzt. 20a, 14:05
Oskar TXOPERENA TTIPI TTAPA

Dozena inguru lagun joanen dira heldu den larunbatean Sabiñago aldera, “Quebrantahuesos” proba famatua egiteko asmoarekin. Bortz izanen dira 205 kilometrokoa egiten saiatuko direnak: Xabier Aranguren, Iñaki Hita, Iñigo Telletxea, Mikel Urtxegi eta Mikel Arburua. Orain dela aste pare bat egon ziren inguruko zenbait mendate egiten eta argazki honetan Portalet igotzen ageri dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun