Lehendakari berriak aukeratu dituzte Baratzondon eta Biltokin

Oskar TXOPERENA 2006ko api. 27a, 13:41

Bautista Migelena eta Maria Jose Eugi dira arduradun berriak

Otsailaren 25ean izan zuten batzarra Baratzondo Elkarteko bazkideek. Ez zen, egia erran, batzar jendetsua izan. Junta osatzen duten 6 kideetaz gain bertze 6 lagun bertzerik ez omen ziren agertu. Ez da batere berri ona, elkartearen osasunerako behinik behin. Kontua da joan zirenek urteko ekintzei eta kontuei egin zietela errepasoa bileraren hasieran. Junta berria ere aukeratu zuten: Bautista Migelena izanen da lehendakari berria, Esperanza Elzaurdia idazkaria, Josetxo Arburuak jarraituko du lehendakariorde gisera, Amalia Seinek ere bertze urte bat eginen du diruzain lanetan eta Simeon Iguzkiagirre eta Carmen Hita izanen dira bokal berriak. Jakin dugunez, elkartean sukalde ttiki bat egiteko asmotan dabiltza. Ea erabaki horrekin bazkideak pixka bat gehiago animatzen diren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun