Fernando ETXEGARAI

ttipi-ttapa 2006ko api. 25a, 18:40
Fernando ETXEGARAI TTIPI TTAPA

Sara Korrika Trail lasterketa irabazi zuen beratarrak

Manttale taldearen jendaurreko aurkezpena ezin hobea izan dela erraten ahal da. Martxoaren 26an egin zen Sara Korrika mendi lasterketa. 200 partehartzaileen artean 24 kilometroko ibilbidea osatzen bizkorrena Fernando Etxegarai izan zen, 2 ordu, 3 minutu eta 45 segunduko denborarekin. Kasik 4 minutuko aldea atera zion bigarrenari, IƱaki Lopetegi pasaitarrari. Laugarren Patxi Irazoki igantziarra izan zen, bosgarren Luis Mari Pikabea beratarra eta zortzigarren Xabier Zubieta aranztarra. Beraz, hamar lehenbizikoen artean, Manttale taldeko lau korrikalari sailkatu ziren. Philippe Vaquie, Claude Etxegarai eta Ramuntxo Lamothe saratarrak 13, 22 eta 23garren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren eta Fredecic Laxalde senpertarra 16. izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun