Narbarteko frontenis txapelketan izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 10a, 18:00
Joan den urteko edizioan parte hartu zuten kirolariak.

Alde batetik, gazteen frontenis txapelketa jokatuko dute eta bertzetik, ttikiena. Partidak maiatzetik uztailera bitarte eginen dituzte eta finala abuztuaren lehenbiziko asteburuan. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 15a izanen da.

Testua: Maite Bertiz.

Izen ematea debalde da eta apuntatzeko azken eguna, aipatu bezala, apirilaren 15a, astelehena. Herriko dendan paratua dute horretarako zerrenda. Bikoteak zozketa eginez erabakiko dituzte.

Zerbait berritzailea antolatzeko asmoz hasi ziren frontenis txapelketa egiten Narbarten, herrian afizio handia baitago, eta dagoeneko laugarren ediziora ailegatu dira. Aldi honetan ere, giroa nabaria da Narbarteko plazan, ttiki nahiz haundi, noiznahi dago plazan norbait pilota eta erraketa eskuan entrenatzen eta ongi pasatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun