Martxoak 8 (2024)

Aldarrikapena eta besta Narbarten emakumearen egunaren harira

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 11a, 12:30

Narbarten ere gogoan izan dute Emakumearen Nazioarteko Eguna. Alde batetik, ortziralean, martxoaren 8an, gaia lantzeko pankartak eta emakumeen inguruko aurkezpenak egin zituzten eskolan, eta bertzetik, biharamunean, 40 bat emakume elkartu ziren Donezteben afaltzeko.

Larunbateko emakumeen afarian,  hainbat adinetako jendea elkartu zen eta momentu polita pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun