Irisgarritasuna hobetzeko lanen ondotik Bertizko Interpretazio Zentroa larunbatean irekiko dute berriz

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 26a, 15:30
Bertizko Interpretazio Zentroa, Tenientetxea baserrian.

Irisgarritasun lanak direla eta bortz hilabetez itxita egon ondotik, larunbat honetan, urtarrilak 26, irekiko ditu berriro ateak Bertizko Jaurerriko Naturaren Interpretazio Zentroak. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak 120.000 euro bideratu ditu zentroan igogailua ezarri eta interpretazio guneak egokitzeko, hala persona guztiek erakustokiaz gozatu ahal izateko. 

120.000 euroko inbertsioarekin igogailu bat eraiki da pertsona guztien sarrera errazteko

Igogailua jartzeak mugikortasun murriztua edo zailtasun fisikoak dituzten pertsonen irisgarritasuna hobetzen du eta eraikinaren hiru solairuetara sartzea baimentzen da. Gainera, mostradorerako gune bat egokitu da, gurpil-aulkia erabiltzen duten edo eseri behar duten pertsonen arreta hobetzeko.

Ordutegia

Bertizko Interpretazio Zentroa urtarrilean eta otsailean asteartetik ortziralera bisita daiteke 10:30etik 14:00etara eta larunbat eta igandetan 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era. Martxoan asteartetik igandera, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era zabalduko ditu ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun