Mari Domingiren bisita izan dute asteburuan Narbarten

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 18a, 18:00

Mari Dominigiri ongietorria eman zioten larunbat arratsaldean narbartearrek eta Olentzerorentzako gutunak bildu zituen

Argazkiak eta testua: Maite Bertiz

Larunbatean 17:00etan plazan geldituak ginen, akordeoi eta panderoez alaituak, Mari Domingiren bere bidera joateko herriko ttikien eskutitzak ematera. Olentzerori berak helaraziko dizkiola erran zigun eta denak ilusioz beterik zeuden.

Ondotik, plazan taloak izan genituen, eta eskolako jangelako gurasoek edaria, kafea eta bizkotxoak salgai izan zituzten, ostaturik ez dugunez, herria girotzeko asmoz. Nahiz eta giroa hotz egon, herriko berotasunean gustura pasa genuen arratsaldea. Olentzerok jasoko ote ditu gure eskariak?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun