erran.eus

Lau orduko geldialdia egin dute Legasako Arcelor lantegian hitzarmen duinaren alde

  Gizartea  Bertizarana  Legasa

Errelebo-kontratua onartu behar dela dirudienean, «duela urte batzuk krisiaren ondorioz kaleratutako langileei ez zaiela lehentasunik eman» salatu du LABek 

Legasako Arcelor Mittal lantegiko langileek lau orduko lan uztea egin zuten abenduaren 13an, asteartean, «lan hitzarmen duin baten alde», LAB sindikatutik jakinarazi dutenez. Lana uzteaz gain, lantegiaren kanpoko aldean ere elkarretaratzea egin zuten, «azken urteetan hitzarmena negoziatzerakoan enpresak izan duen jarrera inposatzailea gainditzeko asmoarekin». 

Lau orduko geldialdia egin dute Legasako Arcelor lantegian hitzarmen duinaren alde
Legasako Arcelor Mittal lantegiko langileak, astearteko elkarretaratzean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Bere garaian hartu zituen konpromisoak betetzea ere eskatu diote enpresari. Hain zuzen, LAB sindikatuaren arabera, «enpresak erran zuenez, langile gehiagoren beharra izanen gero, duela urte batzuk krisiaren eraginez kaleratutako langileak izanen ziren sartzen lehenbizikoak. Baina orain, urteetako lanaren ondorioz, errelebo-kontratua ezarri behar dela dirudienean, langile horiei ez zaie inolako lehentasunik ematen». Gainera, azken urteetan langile gutti izan direla eta horrek produkzioan eta segurtasunean eragina izan duela ere salatu dute.

Legasako langileek «hartutako konpromisoak betetzea» nahi dute eta aldaketarik ez bada, mobilizazioekin segituko dutela iragarri dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa