Inauterien ondotik kontuak egiteko garaia ailegatu da

Martin BERTIZ 2013ko mar. 15a, 13:17
Azkenean elurra, horrenbeste euri ondoren pasa den otsailaren 21ean argazkian ikus daiteken itxurarekin ernatu zen herria. Martin BERTIZ

Legasan, puskak Paris 365 jangela sozialari eman dizkiote

Inauteriak etorri bezala joan dira eta orain zorrak kitatzeko momentua ailegatu da, Ester janari dendan jarrita dago ze­rrenda eta han agertzen da bakoitzak ordaindu beharra.
 
Legasako puskak Paris 365 jangela sozialera
Beti lagundu beha­rra da albokoari baina krisi garaian gehiago, ondo daki hori Legasako herriak eta aurten inauterietan bildutako puskak Paris 365 jangela sozialari eman dizkiote. Inauterietan ere, elkartasuna ahazten ez denaren seinale.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun