Bertizarana eta Malerreka: Parlamenturako bozetan Bildu da lehen indarra NaBairen aitzinetik

Ttipi-Ttapa 2011ko mai. 23a, 17:15

Parlamenturako bozetan Bilduk lortu du botoen % 41 eta NaBaik gehiengoa galdu du. 2007an NaBai zen Bertizarana eta Malerrekako koaliziorik bozkatuena.

Parlamenturako bozetan Bilduk lortu du botoen % 41 eta NaBaik gehiengoa galdu du. 2007an NaBai zen Bertizarana eta Malerrekako koaliziorik bozkatuena. Udal hauteskundeei dagokionez, Bertizaranan Andres Etxenikeren taldeak galdu egin du alkatetza Bilduren mesedetan. Horrela, bada, Antonio Erregerena izanen da Bertizaranako alkate ekainaren 11tik aitzinera. Donezteben EAk eskuratu ditu 9 zinegotzietatik 8 (Miguel San Miguel izanen da alkate) eta PPNk zinegotzi bat erdietsi du. Sunbillan Bilduko Amets Inda izanen da alkate (talde bakarra aurkeztu da) eta Zubietan Patxiku Mitxelenaren taldeak 5 zinegotzi izanen ditu eta Eutsik 2. Beintza-Labaien, Donamaria, Elgorriaga, Ituren eta Urrozen hemendik 6 hilabetetara izanen dute udal hauteskundeak berriz egiteko deialdia.

Aipatu, azkenik, Legasa, Narbarte eta Oieregiko kontzejuetan ere hautagairik aurkeztu ez denez, bigarren deialdi bat izanen dutela.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun