Herria pozik dago berriz ere, bizitasun ederra hartu baitu. Bi hilabete itxita egon ondotik, berriz ireki dute Herriko Ostatua. Joan den larunbatean, martxoak 26, zabaldu zituen ateak eta hasiera eman zion ziklo berriari.
Hiru eskaintza
Kontzejuak ostatua errentan emateko lehiaketa martxo hasieran egin zuen, eta deialdi horretara hiru eskaintza aurkeztu ziren. Batekin eta bertzeekin hitz egin ondotik, azkenean, Iruñeko Victoriari eman zaio ostatuaren ardura.