Narbarteko Herriko Ostatua errentan eman nahi du kontzejuak

TTIPI TTAPA 2011ko ots. 16a, 11:34
Narbarteko Herriko Ostatua, bestetako bazkari batean. Artxiboko argazkia

Martxoaren 5a bitarteko epea izanen da proposamenak aurkezteko

Narbarteko kontzejuak Herriko Ostatua errentan emateko lehiaketa deialdia egin du. Hasierako prezioa, hilabeteko 270 eurokoa da (gehi BEZa) eta proposamenak aurkezteko hondar eguna martxoaren 5a izanen da.

Narbarteko kontzejuak Herriko Ostatua errentan emateko lehiaketa deialdia egin du. Hasierako prezioa, hilabeteko 270 eurokoa da (gehi BEZa) eta proposamenak aurkezteko hondar eguna martxoaren 5a izanen da.

Informazio gehiago 692 053499 edo 647 237186 telefonoetan eskuratzen ahal da.

Narbarteko Herriko Ostatua kudeatzen azken hamahiru urteak eman ditu Isakek Joan den urtarrilaren 23an, ordea, luntx eder bat medio zela, eta giro ederrean, urteotako bere ostatuko lanari akabila eman zion. Orain, Herriko Ostatua itxia dago. Dudarik ez daNarbarte bezalako herri ttiki bati, ostatu batek bizi edo mugimendu haundia ematen diola. Pote bat hartzeko dela, meza ondotik kafea dastatzeko edo lagunekin gelditzeko dela, dudarik gabe, herriko txokorik erabilitarikoena da ostatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun