Giro ederrean joan dira bestak

TTIPI-TTAPA 2010ko abu. 31a, 15:52
Utzitako argazkia

Eguraldi eguzkitsua egin du aurten bestetan eta herritarrek, noski, gustura hartu dute udako giroa. Ortziralarekin hasi eta astelehena bitarte iraun zuten ospakizunek eta aipatzekoak dira, Los Zopilotes Txirriaus taldearen larunbat gaueko kontzertua, eta igandeko herri kirol saioa. Azken honetan, herriko gazteek omenaldia egin zieten urteetan plazaz-plaza ibili izan diren Oronozko Leoncio Goñi eta Arizkungo Martin Altzubierteri. Oroigarri  bana oparitu zieten gazteek eta eske­rrak eman euren parte-hartzeagatik. Herri kirol saioan gazteak zaha­rren kontra aritu ziren eta azken hauek atera ziren garaile. Sokatiran ere zaha­rrek lortu zuten garaipena. Astelehenean, berriz, zikiro eguna izan zen. Bertsolariek alaitu zuten bazkalondoa eta ondotik Agerralderen emanaldia izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun