Inauterietako ospakizunei hasiera ematen lehenbizikoak neska-mutiko gaztetxoak izan ziren. Elurrak eta hotzak ez zituen beldurtu, eta otsailaren 11n, Ortzegun Gizen egunean, eskean ibili ziren herrian barna, euren mozorroak jantzita.
Asteburuan gazteen txanda izan zen. Otordu ederrez gozatzeko eta etxez etxe eskean ibiltzeko aukera izan zuten, elurra eta giro hotza goxatuz. Aurten ere gazte kuadrilla ederra elkartu zen eta giro ederrean ibili ziren. Inauteriei bukaera emateko, igandean, bazkari, afari eta mus-txapelketa egin ziren Herriko Ostatuan.