Asteburu honetan eginen da Santa Leokadiako erromeria Legasan

TTIPI TTAPA 2008ko abu. 29a, 14:42

Igandean, meza ondotik bazkaria eginen da ermitan

Ez da aste bat pasatu herriko bestak akitu zirenetik, baina asteburu honetan ere ospakizunekin segituko dute Legasan. Santa Leokadiako erromeria eginen da larunbat eta eta igande honetan.
Larunbatean, hilak 6, txupinazoa botako da eta ondotik zopak izanen dira ermitan.
Igandean, berriz, 12:00etan Meza Nagusia izanen da. Ondotik, 13:30 aldera, bazkaria eginen da ermitan. Bazkalondoa animatzeaz Duo Antxeta arduratuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun