Asteburu honetan eginen da Santa Leokadiako erromeria Legasan

TTIPI TTAPA 2007ko ira. 3a, 12:59

Igandean meza nagusiaren ondotik bazkaria eginen da ermitan

Asteburu honetan besta egunak izanen dituzte legasarrek. Aste bat bertzerik ez da pasatu herriko bestak akitu zirenetik, baina berriz ere ospakizunekin segitzeko asmoa dute Legasan. Larunbat eta igande honetan, irailaren 8an eta 9an, Santa Leokadiako erromeria eginen da. Larunbatean zopak izanen dira ermitan, eta igandean, berriz, 12:00etan meza nagusia izanen da. Ondotik, 13:30ak aldera, bazkaria eginen da ermitan. Bazkalondoa animatzeko, arratsaldez, dantzaldia izanen da Onofrerekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun