Maite Sarratea Garaikoetxea legasarra Miss Navarra 2005 izendatu dute eta martxoan Espainiako txapelketan parte hartuko du. Maitek 23 urte ditu eta berak adierazi duenez, modaren mundua gustatzen zaio: «Donostian desfile bat egin nuen eta hortik animatu nintzen». Beretzat amets bat betetzea izan da eta oraindik ez du sinisten ere: «Lagunek arras ongi hartu dute, ahizpak ere ongi baina gurasoei ez zaie aunitz gustatu».