Martiko taldeko Mitxel Aginaga narbartearra hirugarren izan zen Patagonian egin zen Munduko Green Cup txapelketan. Brasilgo Oscar Galindez izan zen txapeldun eta Argentinako Massi Morales bigarren. Aginagak, berriki hildako Peio Martikorenari eskaini zion bere lorpena eta proba hasi baino lehen, minutuko isilunea gorde zen Berako enpresarioaren oroigarri. Maiatzaren 7an Espainiako txapelketan parte hartuko du Aginagak, Puetollanon (Ciudad Real).