Euskal Herriko eta Nafarroako txapelketako pilota partidak jokatuko dituzte Beran

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 30a, 09:48

Ortziralean eta igandean ariko dira Bortzirietako ordezkariak

Bortziriak elkarteko pilotariek Nafarroako eta Euskal Herriko pilota txapelketetako partidak jokatuko dituzte urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean, ortziralean eta igandean Berako Eztegara pilotalekuan.

Bortziriak elkarteko pilotariek Nafarroako eta Euskal Herriko pilota txapelketetako partidak jokatuko dituzte urtarrilaren 30ean eta otsailaren 1ean, ortziralean eta igandean Berako Eztegara pilotalekuan.

Urtarrilaren 30ean, ortziral arratsaldeko 6:30ean Nafarroako txapelketari dagozkion lau partida jokatuko dituzte.

Alebinak

Bortziriak B (Etxenike-Sein) – Txaruta C (Obregozo-Apeztegia)

Bortziriak A (Lluzia-Pagola) – Erreka C

Bigarren mailako infantilak

Bortziriak (Sese-Villamea) - Zugarralde D (Beloki-Larrañeta)

Bigarren mailako kadeteak

Bortziriak B (Elzaurdia-Ariztegi) – Erreka B

 

22 urtez beheitikoak igandean

Igandean, 22 urtez beheitiko kategorian bi partida jokatuko dituzte, lehenbizikoa Nafarroako txapelketari dagokiona eta bertzea Euskal Herriko Txapelketakoa. Nafarroako txapelketakoan, Bortzirietako Mendi eta Luro, Beti Onak taldeko Zuñiga eta Garatearen kontra ariko dira eta Euskal Herriko txapelketakoan, Bortzirietako Lazkanotegi eta Aldabe, Gasteizko Txukun Lakuako ordezkarien kontra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun