Euskal Herria eta Mexikoren arteko lehia izan da Beran

TTIPI-TTAPA 2015ko urt. 22a, 15:59
Mexiko eta euskal selekzioko ordezkariak, partidak jokatu baino lehen- Utzitako argazkia.

Ofizialtasuna aldarrikatuz emakumeak paleta goman eta gizonak eskuz aritu ziren

Pilotak ere ofizialtasunaren bidea jorratzeari ekin zion Eguberrietan. Euskal selekzioaren eta Mexikoren arteko lagunarteko lau jaialdi antolatu zituen Euskadiko Euskal Pilota Federazioak, horietako bat urtarrilaren 2an egin zena Berako Eztegara pilotalekuan. 400 lagun bildu ziren eta giro ede­rra izan zen frontoian. Partidak baino lehen aurreskua dantzatu zuten Gure Txokoako Mikel Esnaola eta Izaskun Agara dantzariek eta antolakuntzak txapela ja­rri zien pilotariei.
 
Emakumezkoen paleta goma partidan, euskal selekzioko Amaia Etxaleku eta Maite Ruiz de Larramendik 25-12 irabazi zieten Mexikoko Rosa Flores eta Paulina Castillori eta gizonezkoen eskuz binakako partidan, euskal selekzioko Ander Errandonea eta Iñigo Martinez beratarrek 22-13 irabazi zieten Mexikoko Medina eta Morales-i.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun