Eguberrien inguruan kultur ekitaldi ugari prestatu dituzte aurten ere Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko abe. 16a, 08:55
Eguberrietako kontzertua eskainiko du asteazkenean Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak. Artxiboko argazkia

Musika eskolako entzunaldiak eta kontzertua eta Uxanekoen antzezlana aipagarrienak

Eguberrietako egunak gainean ditugu eta horren inguruan, hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte aurtengoan ere Beran. Aste honetan, Musika Eskolaren Eguberrietako kontzertua asteazkenean eta Uxanekoen antzezlana ortziralean dira aipagarrienak.

Eguberrietako egunak gainean ditugu eta horren inguruan, hainbat kultur ekitaldi prestatu dituzte aurtengoan ere Beran

Errate baterako, Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 17an, asteazkenean 18:00etan Kultur Etxean, baina aitzinetik, musika eskolan bertan trikitixa eta akordeoi entzunaldia egin zuten abenduaren 12an eta piano eta teklatu entzunaldia eginen dute abenduaren 16an, asteartean 17:30ean. Abenduaren 27an, Bera kantari ere aterako da 19:00etan Illekuetatik.

Abenduaren 19an, ortziral arratseko 8etan Patxi, Alias Fraxku antzezlana eskainiko dute Aspaceko Uxane Zentroko ikasleek Kultur Etxean.

Abenduaren 24an, Olentzero jautsiko da 17:00etan Herriko Etxe­ko Plazara eta Urtezahar egunean, 15:00etan Glin-Glan eta 18:00etan Diostesalbea ibiliko da herrietako karriketan barrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun