Lozy'seko langileak Elizondoko karriketara atera dira grebaren bigarren hilabetean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 21:00

400 pertsona inguru bildu dira gaur arratsaldean Elizondon, ELA sindikatuak deitutako mobilizazioan. Lekarozko Lozy's Pharmaceuticals enpresako langileek bi hilabete eginen dituzte grebaldian, hitzarmen propioa lortzearen alde, eta «negoziatzeko borondate errealaren falta» salatu dute.

Langileen batzordea enpresarekin negoziatzera eseri bada ere, «harrigarria da zein naturaltasunarekin erraten diguten enpresa ez dela gure etxea eta erabakiak beraiek hartzen dituztela. Lotsagarria iruditzen zaigu enpresaren jarrera, nekatuta gaude, baina jarrera horrekin indarra ematen digute aitzinera segitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun