Nerabezaroko aldaketen inguruko solasaldia antolatu dute maiatzaren 9an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 19a, 19:00

Ane Ablanedo prebentzioan adituak gidatuko du saioa eta maiatzaren 1era arte ematen ahalko da izena

Baztango Gizarte Zerbitzuek nerabezaroko aldaketen inguruko solasaldia antolatu du maiatzaren 9an, 17:00etan Baztango Liburutegi Publikoan. Ane Ablanedo izanen da hizlaria eta hainbat gai landuko ditu, tartean nerabezaroaren irudia gure gizartean, garapen psikoafektiboan duen funtzioa, ezaugarriak eta nerabeekiko komunikazioa.

Maiatzaren 1era arte eman daiteke izena, 689 035 078 telefono zenbakian edo gizartezerbitzua@baztan.eus helbide elektronikoaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun