Erdizko meategiaren proiektuaz

Erdiz Bizirik eguna eginen dute larunbatean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 14:00

Erdizko proiektuaren kontra Iruñean egindako manifestazio jendetsuaren urteurrenean, Erdiz Bizirik plataformak egitarau berezia prestatu du Elizondon apirilaren 20rako

11:00etan Magnari Kaka zozketa eginen dute Merkatuko zelaian, eta aldi berean haurrendako tailerrak eginen dituzte eta pintxoak erosteko aukera izanen da. Zozketako txartelak Baztango, Legasako, Berako eta Iruñeko hainbat ostatu eta komertziotan daude salgai 2,5 eurotan. Zerrenda osoa ikusteko egin klik hemen.

14:00etan bazkaria eginen dute Merkatuko plazan eta bi menu izanen dira hautatzeko: haragiarekin (18 eurotan) eta begetarianoa (14 eurotan). Gaur izanen da txartelak erosteko azken eguna, Txokoton, Intzan eta Zubi puntan eskuragarri

Bestak arratsaldean izanen du segida. 17:30ean poteoa eginen dute Elektrotxorongorekin eta 20:30ean Bizphiru Pelau taldearen kontzertua izanen da. Eguna borobiltzeko, DJ emanaldia izanen da 23:00etatik aitzinera. Afaltzeko bokatak ere salduko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun