Iruritako Zokoko bidea konpondu du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 16a, 12:30

Martxoaren 7an izandako euri jasak luizi bat eragin zuen Iruritako Zokoko bidean, hamaika baserritara doan bideko lubeta ezpondan. Baserri horietako irisgarritasuna bermatzeko, udalak berehala abiatu zituen konponketa lanak. Lanek 41.415,96 euroko kostua izan dute, Martin Mindegiak zuzendu ditu eta Javier Alzugaray indusketa enpresak gauzatu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun