Lanbide eskolako ikasleek etxetxo bat egin dute Arizkungo Eskolarendako

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 12a, 19:00

Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleek etxetxo bat eraiki dute Arizkungo Eskolarendako, eskolak hala eskatua, Zerbitzu Solidarioaren parte izan den proiektu batean. Oinarrizko Mailako bigarren mailako ikasleek parte hartu dute proiektuan, Elementu Metalikoen Fabrikaziokoek eta Informatikakoek elkarlanean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun