Lozy's Pharmaceuticals enpresako langileak Iruñean bildu dira grebaren zazpigarren astean

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 9a, 16:30

Duela zazpi aste hasi zuten Lekarozko farmazeutikako langileek grebaldia hitzarmen propioa lortzeko helburuarekin, eta gaur egun enpresaren ekoizpena erabat geldirik dago. Langileak berriz ere Iruñerat joan dira gaur goizean, eta Nafarroako Parlamentuaren aitzinean biltzeaz gain, Qube Pharma enpresarat eraman dituzte aldarrikapenak, Lozy'sen bezero nagusietako bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun