Apirilaren 21ean eginen dute aurten Berroetako Mendi Lasterketa

Ttipi-Ttapa 2024ko api. 6a, 10:00

Berroetako Mendi Elkarteak mendi lasterketa antolatu du aurten ere eta apirilaren 21ean izanen da, igandean, 09:00etan. Bi ibilbide izanen dira, Saioaraino doana, 21 km eta 1.275 metroko desnibelarekin, eta laburra, 15 km eta 737 metroko desnibelarekin. Izen ematea zabalik da herrikrosa.eus webgunean eta proba Nafarroako txapelketarako puntuagarria izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun