'Bizitza duinak gazteontzat' ekimena aurkeztu du Ernaik Baztanen

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 25a, 12:00

Ortzirale ilunabarrean gazte dozena bat bildu zen Elizondoko Amezti elkartean, Ernaik aurkeztutako 'Bizitza duinak gazteontzat' dinamika ezagutzeko. Bertzeak bertze, gazteen osasun mentala, etxebizitzarako eskubidea, hezkuntza sistema publikoa eta lanbide duina izateko eskubidea izan zituzten solasgai.

Bertaratutakoek gai hauei buruz hausnartzeko eta haien iritziak plazaratzeko aukera izan zuten. Baztanen emantzipazio eskubidera bideratuko dute gehienbat dinamika eta hainbat ekimen eginen dituzte hurrengo hilabeteetan.

Horrez gain, asteburu honetan Ernaik antolatu duen gazte topaketaren berri eman zuten. Martxoaren 29tik 31ra Lezon bilduko dira Euskal Herri osoko gazteak eta Baztandik ere joateko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun