Lozy's lantegiko langileek hiru elkarretaratze eginen dituzte hurrengo asteartean Iruñean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 17a, 08:30
Eguerdian Geiser Pharmaren aitzinean bilduko dira berriz ere, Lozy'sen bezero nagusietako bat.

Lau greba asteren ondotik, lan hitzarmen propioa eskatzen segitzen dute Lekarozko Pharmaceuticals lantegiko langileek, eta aste honetan Iruñerat eramanen dituzte aldarrikapenak bertze behin.

Asteartean, martxoaren 19an, hiru hitzordu izanen dituzte: 09:00etatik 10:30era Nafarroako Parlamentuaren aitzinean bilduko dira, 11:00etatik 12:00etara Udaletxeko plazan eginen dute elkarretaratzea eta 12:30etik 13:00etara Geiser Pharma enpresaren atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun