Lurrikara tekno gaua izanen da larunbatean Lur Aretoan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 14a, 17:00

Musika elektronikoa gustuko dutenek martxoaren 16an izanen dute hitzordua Elizondoko Lur diskotekan, Lurrikara besta izanen baita 23:00etatik aitzinera

Gaualdia berotzen hasteko, Inaxïø, b2b eta Ugutz DJek girotuko dute besta. Ondotik, Aimar Oskariz, DVS, Dorian eta RED3R izanen dira oholtzaren gainean. 06:00ak arte iraunen dute tekno musika saioek. Bestako sarrerak salgai daude luraretoa.com webgunean hamar eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun