Haizea Loirak ipuin kontaketak eginen ditu igandean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 13a, 15:00

Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, bi ipuin kontaketa saioa izanen dira martxoaren 17an Erratzun, Haizea Loira musikoterapeutaren eskutik. Herriko elkartean izanen dira bi saioak; 16:30ean urtebetetik 3 urte arteko haurrendako Ipuinen kulunkan eta 18:00etan Letrekin dantzan, 3 urtetik 8 urte arteko haurrei zuzendua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun