Bertso bazkaria eginen dute larunbatean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 29a, 14:00
Xabat Illarregi, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan.

Bertso bazkaria antolatu dute larunbatean Erratzun, eta Xabat Illarregi, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina ariko dira kantari. 13:00etan bertso aperitifa izanen dute eta 14:00etan bazkaria izanen da elkartean. Ondoko menua izanen dute: sarrerakoak, errusiar entsalada, karrilerak, postrea, kafea eta kopa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun