Bertso bazkaria eginen dute Erratzun martxoaren 2an

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 17a, 10:00
Xabat Illarregi, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan.

Martxoaren 2rako, larunbata, bertso bazkaria antolatu dute Erratzun. Xabat Illarregi, Oihana Iguaran eta Sustrai Colina ariko dira bertsotan.

13:00etan bertso aperitifa izanen dute eta ondotik 14:00etan  bazkaria izanen da elkartean. Ondoko menua izanen dute: sarrerakoak, errusiar entsalada, karrilerak, postea, kafea eta kopa.

Txartelek 30 euroko prezioa dute eta Zubipuntan eta Altxuko dendan erosten ahal dira gaurtik aitzinera.

Barazkijaleak edo beganoak direnek aitzinetik abisatu beharko dute 620 44 12 38 zenbakira.

Antolatzaileek bideo hau prestatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun