Inauteriak 2024

Erratzun ere damen desfilearekin eman zieten akabaila inauteriei

Ttipi-Ttapa 2024ko ots. 14a, 16:00

Igande, astelehen eta asteartean etxez etxe eta auzoz auzo eskean ibili ondotik, astearte arratsaldean, atzo, akitu zituzten inauteriak erratzuarrek. Tradizioari segituz, damak atera ziren zanbonbak jotzen herriko karriketan, baita gazteak mozorrotuak ere. Horrekin, baztandarrek heldu den urtera arte agurtu dituzte inauteriak.

Argazkiak: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun