Inauteriak 2024

Inauteriak ospatuko dituzte bihartik aitzinera Oronoz-Mugairin

Ttipi-Ttapa 2024ko urt. 24a, 13:30

Urtarrilaren 25ean, 26an eta 27an ospatuko dituzte inauteriak Oronoz-Mugairin, ortzegunetik larunbatera

Ortzegunean Pixtu ostatuan eginen dute gosaria, eta ondotik baserriz baserri ibiliko dira eskean. Eguna akitzeko, Pixtun afalduko dute.

Ortziralean ere gosaldu eta Oronoztik barna ibiliko dira gazteak, etxez etxe eskean. Afaria Urgainen eginen dute.

Larunbatean Mugairi eta Zozaia auzoen txanda izanen da, eta gauean adin guzietako herritarrak bilduko dira sozietatean afaltzeko. Ondotik dantzaldia izanen dute. Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariak ibiliko dira hiru egunetan haiekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun