Sute batek Baztan Abentura Parkearen sarrerako bi egurrezko etxola kaltetu ditu Beartzunen

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 25a, 18:00

Astelehen goizaldean suhiltzaileak Beartzungo abentura parkean piztutako sute bat itzaltzen ibili dira. Sute horrek parkearen sarrerako egurrezko bi etxola kaltetu ditu. Suhiltzaileek eta foruzainek jakitera eman dutenez, gertakari honetan ez da kalte pertsonalik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun