Bestak 2023

Gartzaingo bestetara joateko gan-torri autobusa izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 12a, 19:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri autobus zerbitzua antolatu dute aurten ere, herrietako bestetara «seguru eta eroso» joateko eta bueltatzeko. Ortzirale gauean Gartzainerat joateko autobusa izanen da.

Beti bezala, joateko hiru autobus izanen dira. Lehenbizikoa 00:00etan abiatuko da Lekaroztik, eta ibilbide hau eginen du: 00:05ean Arraioz, 00:10ean Oronoz, 00:15ean Almandoz, 00:20ean Berroeta, 00:25ean Aniz, 00:30ean Ziga, 00:35ean Irurita eta 00:40ean Gartzainerat ailegatuko da.

Bigarren busa 00:50ean abiatuko da Arizkundik: 00:55ean Erratzu, 01:00ean Amaiur, 01:05ean Ordoki eta 01:10ean Elizondo eta 01:15ean Gartzainerat ailegatuk da. Hirugarren busa 02:00etan Elizondotik abiatuko da eta zuzeneko bidea eginen du.

Bueltatzeko hiru bus izanen dira norabide bakoitzean: 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan Arraiozerat eta 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean Arizkunerat. Joan-etorri zerbitzuak hiru euro balioko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun