Itziar Barbaji, Karabana Mugak Zabalduz

«Alokatzeko zailtasunak izatea kanpotarra delako, hori ere muga da»

Xorroxin irratia 2023ko ira. 22a, 12:31

Muga eta Itsasertzak zaintzen dituen Polizia kidegoa da FRONTEX, eta atzo eta herengun zenbait bilera egin zituzten Iruñean. Bilera horien kontra eta FRONTEXen deuseztatzea eskatzeko elkartu ziren atzo arratsaldean Baluarte plazan, Iruñean. Karabana Mugak Zabalduz, Migratuendako Informazio Guneak, Salhaketak, Sos arrazakeriak, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Etorkinekin Diakite Federazioak eta bertze hainbat lagunek deitu zuten elkarretaratzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun