Info gida 2022

«Salmenta zuzena bultzatzen dugu, eredu industrialetik kanpo»

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 15a, 12:00

«Bailarako ekoizle ttikien elkartea» da Baztango Zaporeak, 2016an Baztango Udalari eta Cederna Garalurri esker sortua, «sektore ekonomiko hau elkartzea nahi zutelako». Gaur egun 12 ekoizlek osatzen dute taldea, «mota guzietako produktuekin; barazkiak, zerri, aratxe, bildots eta behor haragia, arroltzeak, eztia, ardi eta behi gasna, ardoa, sagardoa, marmelada… denetik».

Produktuen salmenta bakoitzak bere kabuz egiten du, «baina elkartearen bidez larunbatetan Elizondon merkatuak egiten ditugu, gure produktuekin loteak eskaintzen ditugu… eta badira banaketa elkarrekin moldatzen dituzten ekoizleak ere». Gaur eta bihar merkatua eginen dute Baztango Artisauak elkartearekin plazan.

Jende gehiago elkartean sartzera animatu nahi dute; «Baztango baserritar ttiki guziendako elkartea da, eredu industrialetik kanpo. Salmenta zuzena bultzatzen dugu, bai ekologikoa baita konbentzionala ere, baina beti lurrari lotuta. Sektore honek etorkizunik baldin badu, alde horretatik izan behar du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun