Baztan Eguna ospatu dute Mexikoko DFko Euskal Etxean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 10a, 07:42

Mexikoko DFko Euskal Etxean ospatzen den Baztan Eguna elkarteko besta jendetsuenetakoa da

180 lagun bildu ziren 2004az geroztik ospatzen duten hitzorduan

Baztan Eguna ospatu zuten, maiatzaren 5an, Mexikoko DFko Euskal Etxean. Baztan bailarako hainbat herritar bildu ziren, tartean sortzez Zigakoak direnak ere. Ohiturari eutsiz, hemengo jakiak izan zituzten bazkarian, eta nola ez, Baztan Zopek ez zuten hutsik egin.

 

2004az geroztik ospatzen den besta egun horretan baztandarrak ez ezik, inguruko euskal mexikarrak biltzen dira, eta DFko Euskal Etxeko besta jendetsuenetakoa dela esan daiteke. Aurtengo edizioan, erraterako, 180 lagun bildu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun