Jakina da Zigan, San Lorenzo eliza ezaguna den eraikina dela. Aunitzek, Baztango Katedrala izena ematen diote. Baina, herriak berak, hiru ermita ditu Zigako leku desberdinetan banatuak. Pilarika ermita, Egozkuko parajetan dagoena, San Andres ermita, Zigaurreko auzoan dagoena eta San Markos ermita, Auzkuko parajetakoa. Larunbatean, herritarrek urteroko ohiturari jarraituz, San Markos ermitaraino ailegatzeko, oinezkoa bidea egin eta ondotik meza entzuteko aukera izan zuten. Datorrenean, urriko denboran, Pilarikako ermitaren txanda izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.