Kontzertuaren lehen zatian Elizondoko Abesbatza Ttiki arituko da. Bigarrenean, berriz, beraiekin batera hurrengo ikastetxeetako ikasleak arituko dira: Herrietako Eskolak, Baztan Ikastola, Elizondoko Eskola Publikoa eta Lekaroz BHI. Guztira 130 abeslari baino gehiago arituko dira taula gainean. Aipatu behar da kontzertu honetan maiatzaren 6an burututako tailerran egindako lanaren emaitza ikusteko aukera izanen dela. Tailerran egin zuen moduan, saio honen zuzendari nagusia Josu Elberdin zuzendari eta konpositore pasaitarra izanen da, Kristina eta Maki Urtasunek lagunduta. Pianoan berriz Xabi Urtasun arituko da.