Hasberriendako eztigintza eta erlezaintza ikastaroa antolatu du Hazitik Hoziek

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 15a, 08:32
Erlezaintza eta eztigintzaren munduan hasteko lehen urratsen berri emanen dute ikastaroan.

Maiatzaren 20an, 10:00etatik 12:00etara eginen dute Arizkunenean

Baztango agroekologia eskola herritarreko bertze ikastaro bat antolatu du Hazitik hoziek: Eztigintza eta erlezaintza- Hasberriendako hastapenak. Maiatzaren 20an, larunbatean Arizkuneneako aretoan, goizeko 10etatik 12etara eginen den ikastaroan Nik gustura paratuko nuke kofoin bat, baina nondik hasi? Zeintzuk dira horretarako gutxiengo baldintzak? moduko galderak eta gehiago ere elkarrekin ikusiko dituzte. 

 

Mundu interesgarri honetan estreinuz sartu nahi den edonori zuzenduta egitarau zabala prestatu dute: Morfologia (Erleen ezaugarri fisiologikoak), Haziera zikloa (Erleen bizi-zikloa), Bertako espeziea (Bertan dugun erle-espeziaren ezaugarriak), Bizkarroia eta harraparia (Erleen izurrite eta etsaiak), Ekipamendua eta lanabesak (Lanerako gutxiengo tresnak); Kofoinak, modelo anitzak; Nondik hasi: Kokapena (Kofoina non paratu), Ama berria (Hasteko beharrezko erregina nola lortu), Nukleoa, zer den (Ama lortzeko modu anitzetako bat hau da), Zer da zer (Gure kofoinean topa ditzakegun aldaerak), Noiz zer egin (Urteko eginbeharrak).

 

Izen-ematea: hazitikhozie@gmail.com

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun