Astelehenean 18:00etan Arizkunenea Kultur Etxean emanen du Anasaps-eko teknikariak
Buruko Osasunaren sustapena Elkarte Mugimenduari buruzko hitzaldia eskainiko du Anasapseko teknikariak maiatzaren 15ean, astelehenean 18:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Anasaps, Buru Osasunerako Nafarroako Ellkarteak antolatu du solasaldia, Nafarroako Gobernuaren, Doneztebeko Udalaren eta Malerrekako Mankomunitatearen laguntzaz.
Anasapsetik jakinarazi dutenez, hitzaldi honetan buruko osasunaren gaia jorratuko dute, «zeri buruz hitzegiten dugu osasun mentalaz dihardugunean, zer egin hauek agertzean, nora joan, zeintzuk dira Baztan-Bidasoaldean ditugun baliabideak?». Aldi berean, Anasaps elkarte mugimenduaren eta laguntza gunearen berri emanen dute: «Gaixotasun mentalaren aurrean bakarrik ez zaude», gogoratzen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.